UNICO-Banda Zabala: Kohesiorako azpiegitura digitalak unibertsalizatzeko programa – Banda Zabala

Azaroaren 29an argitaratu da UNICO-Banda Zabala 2022 deialdiaren ebazpena. Helburua telekomunikazioetako operadoreek banda zabaleko zerbitzuak hedatzea da. Deialdi honen bidez, 100 Mb/ s-ko banda zabaleko zerbitzurik ez dagoen eremuetan (eremu zurietan eta eremu grisetan) banda zabaleko 300 Mb / s-ko baino gehiagoko zerbitzuak zabaltzeko operadoreei % 80 arteko diru-laguntza ematen zaie. Operadore bakoitzak eskabide bakarra aurkezten du autonomia-erkidego bakoitzerako, eta eskaintzarik onena egiten duen operadoreari esleitzen zaio horietako bakoitzerako laguntza.

Deialdi horrek aurreko urteetan PEBA (Banda Zabala Zabaltzeko Plana) deialdian ezarritako bideari jarraituko dio, eta ADAMO operadoreak Nafarroan banda zabaleko zerbitzuak zabaltzeko finantzazioa emango du. Gehieneko epea luzatu ahal bada ere, operadoreek 2 urteko epea dute beren hedapenak osatzeko.

Esteka hauetan kontsulta daitezke ADAMOk UNICO 2022 deialdian jasotako laguntzei esker zerbitzuak emango dituen udalerrien zerrenda eta deialdiaren barruan onartutako eremuen zerrenda (egiaztapenetarako, zerrendako eremu-kodea eremu zuri eta grisen geruzaren kodearekin bat dator, bisore kartografikoan agertzen den kodearekin).

PEBA-NGA: Belaunaldi berriko banda zabala hedatzeko programa

Deialdi horien helburua komunikazio elektronikoen sare publikoen estalduraren hedapena bizkortzea da. Sare horiek abiadura handiko banda zabaleko zerbitzuak eman diezazkiekete egun estaldurarik ez duten eta datozen urteetan aurreikusirik ez duten eremuei (eremu zuriak), bai eta operadore bakarrekoak direnei ere (eremu grisak). Horri esker, eraldaketa digitalerako beharrezkoak diren zerbitzu digitalen funtzionaltasuna eta kalitatea hobetu ahal izango dira, eta, horrekin, herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea handitu ahal izango dira, Gigabit-aren gizartean oinarritutako hazkunde iraunkorreko eredu baten arrakastari lagunduz.